Iritsi gara! Iritsi da! Salgai jarri ditugu ikastolako sudaderak eta argazkian ikusten den diseinua izango dute, betikoa bezain polita! Ondorengo pausuak jarraitu behar dira eskaria egiteko:
- Sudaderen inguruko informazioa, deskribapena eta neurriak irakurri.
- Beheko formularioa bete.
- Guraso elkarteko kontura, ES26 2095 5188 4410 6178 6819 (Kutxa), trasferentzia egin kopuru osoarekin eta kontzeptuan formularioko izen eta abizen bera idatzi (formulario bakoitzeko trasferentzia bat). Trasferentzia jaso ondoren izapidetuko da eskaera.
- Eskaera egiteko azken eguna: Irailak 30a izango da.
- Banaketaren eguna email eta gainontzeko komunikazio bideen bitartez jakinaraziko da.
XEHETASUNAK:
- Fabrikatzailea: Fruit of the loom
- Konposizioa: %80 kotoia, %20 poliesterra.
- Deskribapena: Ehun bikoitzeko txanoa, doitze-lokarririk gabe haur-jantzien Europako legeriak agintzen duen bezala. Kanguru erako aurreko poltsikoa. Gerria eta eskumuturrak kotoizzkoak/LYCRA®-zkoak.
- Prezioa: 20€ bakoitzak.
NEURRIEN GIDA
NEURRIA | ZABALERA* | LUZEERA** |
5-6 | 41 | 50 |
7-8 | 43.5 | 55 |
9-11 | 46 | 60 |
12-13 | 51 | 65 |
14-15 | 56 | 71 |
*Zabalera, besapearen azpitik cm 1era neurtzen da.
**Luzeera sorbaldaren punturik altuenetik arroparen behekalderaino doa.