Erreserba ezazu ikastolako 2024ko egutegia (igandera arte, hilak 26)

Familien elkartetik 2024ko egutegia prestatu dugu.  Ondorengo lerroetan informazio guztia duzue. Gogoratu! galdetu nahi duzuena komentarioetan. Egutegiak hilabete bakoitzean gela bakoitzeko argazki bat izango du, HHtik LHra. Ahal izan den neurrian egutegiak honakoa jasoko du:  jaiak, egun bereziak, eta ikastolako informazio praktikoa.

Aukera polita da gabonetan familiakideei oparitzeko eta etxean ale bat edukitzeko. Inprentan eskaria egin ahal izateko familia bakoitzak nahi duen ale kopurua jakin behar dugu.

  • Ale bakoitzak 8€ko prezioa izango du erreserbarekin*.
  • Erreserbak egiteko azken eguna: Azaroak 26 igandea izango da.
  • Egutegiak jasotzeko eta ordaintzeko: Abenduak 16, San Tomas feria,  ikastolako patio handian.

Egin zuen eskaria: ERRESERBATU ORAIN HEMEN

*erreserbarik gabeko egutegiak sobratuko balira, San Tomas ferian salduko dira alea 10€tan.

Iruzkin bat idatzi

Your email address will not be published. Required fields are marked *