KANPOKO-EKINTZA IZENA-EMAN
Hemen duzue datorren ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko orria. Zuen aukera egin aurretik ondorengo argibideak adi irakur itzazue:
Argibideak
Izena emateko epea
- Maiatzaren 19tik 25era (biak barne).
Kuotak
- Eskola-kirola LH3-LH6 (2 ordu astean): 20 euro hilean (9 kuota, irailetik ekainera)
- Eskola-kirola (Jolas hezi) LH1-LH2 (ordu bat astean): 10 euro hilean (9 kuota, irailetik ekainera)
- Gainerako jarduerak: Jarduera bat 12 €/ 2 jarduera 22 €/ 3 jarduera 30 €(9 kuota, irailetik ekainera)
- Jarduera batean baja emateko, hurrengo hiruhilekoa hasi baino lehen jakinarazi beharko da, bestela hiruhileko osoa kobratuko da.
Baldintza orokorrak
- Kirol-klub batean parte hartu nahi duten haurrek EZ dute nahitaez eskola-kirolean parte hartu behar. Hala ere, Eskola kirolak, kirol desberdinak ezagutzeko aukera ematen duela azpimarratu nahi dugu, espezializazio goiztiarra eragotziz.
- Guraso Elkartearekin zorrak (kuota arrunta edo eskolaz kanpoko kuotaren bat) duten familietako haurrek ezin izango dute 2025-2026 ikasturteko eskolaz kanpoko jardueretan parte hartu.
- EDOZEIN JARDUERATAKO PARTE-HARTZAILEEK ENTRENAMENDUETARA JOATEKO KONPROMISOA HARTZEN DUTE. BESTE JARDUERAREN BATEKIN BAT BADATOR, JAKINARAZI EGIN BEHARKO DUTE.
- ESKOLA KIROLEKO PARTE-HARTZAILEEK ENTRENAMENDUETARA ZEIN PARTIDETARA JOATEKO KONPROMISOA HARTZEN DUTE. GARRANTZITSUA DA KONPROMISO HORI BETETZEA, TALDEAK DENBORALDI OSOAN LEHIATU AHAL IZAN DAITEZEN. EZINGO DIRA BAJAN EMAN (ARRAZOI JUSTIFIKATUREN BATENGATIK IZAN EZIK), URRIAN TALDEAK ETA KONTRATAZIOAK EGITEN DIRELAKO. BERAZ, KONPROMEZUARI EUTSI BEHAR ZAIO.
Taldeak eta ordutegiak
Egunak eta ordutegiak ezin dira zehaztu, taldeen eraketaren araberakoak baitira.
Jardueren, taldeen eta ordutegien behin-behineko zerrenda ekainaren 9an jakinaraziko da posta elektronikoz, eta, era berean, ikastolako sarreran argitaratuko da. Astebetez egongo da eskuragarri, ekainaren 9tik 13ra, akatsak zuzentzeko eta aldaketak egiteko.
Ekipamenduak itzulzeko epea
Eskola-kirolaren ekipamendua garbi eta baldintza egokietan eman behar zaio eskolaz kanpoko jardueren koordinatzaileari, adierazten diren egun eta ordutegietan.
Ekipamendua nahitaez entregatu behar da. Ematen ez dutenei 20 euroko kobrantza egingo zaie kontuan.
IZENA EMAN
Formulario hau desgaitu egin da, oraindik izena eman nahi baduzu idatzi zuzenean harremanetarako formularioaren bidez (martugurasoak.eus). / Este formulario se ha deshabilitado, si todavía desea realizar la inscripción póngase en contacto con la Guraso Elkarte a través del formulario de contacto de su web martugurasoak.eus.